XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta nire gustorako interesgarriena, biak uztartzen zituen neurrian, Kultur Kezka-rena.
Interesgarria diot, museoaren aferaz gain, Arregik bere departamendutik sorturiko giro itogarriari arnasa emateko bentana bat ikusten zelako.
Eta hortik agian hutsa.
Denbora eta aurrekontuak arinago zihoazen teorizaturikoari irtenbide praktikoak eman nahi izan ziotenak baino.
Arregik saltzen zuen produktuak gaztanberezko oinak zituen arren
Eta behin museoarena galduta ikusita,
Barrualdi mingotsa, politiko ezin txarragoak izango ginatekeela eta Deustutik Alde Zaharrerantz paseatzen noalarik gero eta gorago hazten doazen paretak, Tere Irastorzaren baimenarekin, Derrotaren Fabula osatzen.
Abendua zen eta lokatza bezalakoxe euria ari zuen Aizarnazabalen.
Elkarrekin afaltzeko zain neukan lagunak atzamarrez telebista seinalatuz hartu ninduen:
Irudiak, jendea batera eta bestera.
Almorzaren paperak Egin-etik atera dituzte.
Zuzendaria ordenagailuen atzean.
Notizia ematen zuen kazetariak ez zion inolako galderarik egin.
Hurrengo egunera arte itxaron behar izan genuen defentsaren boza entzuteko.
Nik ez dakit horrelakoak inor komentzitzeko esaten diren, ala komentzituei jaten emateko.
Baina Ertzaintzak egindako miaketak, estiloa bera zuen edozein iritziz aldatzeko modukoa.
Eta hutsa izango litzateke horretan geratu izan balitz, estiloa eta belarri atzeko susmoa: ez da hori.